Bilbao Athletic - Haro Deportivo

Bilbao Athletic - Haro Deportivo

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
21
Haro Deportivo
Haro Deportivo
  • 5' Guruzeta
  • 16' Bernaola (p.)
  • Bueno 20'

KokapenaLezama 3 , Lezama

Bilbao Athletic Harori gailendu zaio Lezaman

Joseba Etxeberriaren lehoikumeek 2 eta 1 irabazi diote Haro Deportivori denboraldiaurreko azken aurreko lagunartekoan

undefined

Bilbao Athleticen garaipena Lezaman. Joseba Etxeberriak zuzentzen dituen lehoikumeek 2 eta 1 irabazi diote Haro Deportivori gaur goizean jokatutako lagunartekoan. Jon Guruzetaren eta Bernaolaren (penaltiz) golak Errioxako taldeari irabazteko nahikoak izan dira.

Zuri-gorriak norgehiagoka hasi bezain laster aurreratu dira markagailuan. Artolaren barneraldi on batek egoera ezin hobean utzi du Jon Guruzeta goizeko lehenengo gola sartzeko. Ordu laurdena igarota, Ewani penaltia egin diote eta Bernaolak 2-0ekoa sartu du hamaika metroetatik. 20. minutua bete aurretik, Mikel Buenok aldea murriztu du kanpotarrentzat.

Bilbao Athleticek kontrolpean izan du neurketa hortik aurrera, berdegunean ondo kokatuta une oro. Epaileak Ewanen gol bat baliogabetu du bigarren zatian eta Vesiahok zutoinera bidali du baloia, berdinketa gertu izanda. Markagailuak ez du aldaketa gehiagorik izan. Hirugarren garaipena Joseba Etxeberriaren taldearentzat denboraldi-aurre honetan. Hurrengo asteburuan, lehoikumeek Real Sporting B-ren aurka izango dute denboraldi aurreko azken neurketa Mareon.