Bilbao Athletic - Barakaldo CF
Jardunaldia 9

Bilbao Athletic - Barakaldo CF

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
30
Barakaldo CF
Barakaldo CF
  • 17' Zarraga
  • 74' Paredes
  • 81' N. Williams

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek lidergoa eskuratu du

Joseba Etxeberriaren lehoikumeek garaipena lortu dute Barakaldo FC taldearen aurka 0 eta 3 irabazi ondoren 9. jardunaldiko partida atzeratuan

undefined

Bilbao Athleticek Lezaman Barakaldo FC taldearen aurka lortutako garaipenari esker, Bigarren B Mailako bigarren garaipena jarraian lortu du eta sailkapeneko lehen postura igo da. Oier Zarragak 17. minutuan area aurrealdetik sartutako golak eta Paredesek eta N. Williamsek bigarren zatian sartutakoek erabaki dute COVID-19rekin lotutako arrazoiengatik  atzeratutako 9. jardunaldiko partida.

Bilbao Athletic partidaren erritmoan nagusi izan zen hasieratik. Caboren abisua iritsi zen lehendabizi Nico Williamsen erdiraketa baten ostean. Cabok goleko jokaldian parte hartu zuen berriro, eskuin hegaletik egindako jokaldi pertsonal on baten ondoren, area barrura erdiratu zuen eta aldaratzea Zarragak harrapatu zuen area aurrealdetik Lezamako markagailua irekitzeko 20. minutuan.

Bigarren zatian partida berdin mantendu zen. Zarraga bigarrena sartzeko zorian izan zen gol olinpikoko baten bitartez. Zurigorriek gogor jarraitu zuten, Nico Williams oso langile eskuin hegaletik. Bere erdiraketa bat ondo errematatu du Paredesek bigarrena egiteko. Hirugarrena Williamsek berak egin du, Tasconek abiarazitako kontraeraso baten ondoren.

3 eta 0 lehoikumeentzat. Garaipena eta lidergoa urtea abiatzeko.