
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2020-21
- Bilbao Athletic - Real Unión
Bilbao Athletic - Real Unión


KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticen berdinketa Real Union zail baten aurka
Lehoikumeek lider bukatu dute lehen itzulia SD Amorebietarekin berdinduta

Bilbao Athleticek hutsean berdindu du Lezaman Real Unionen aurka. Irundarrak Joseba Etxeberriaren taldeak jasotako aurkari zailenetako bat izan dira. Oso aukera gutxiko partida izan da, kanpokoek amaiera sustoa emanda, gainera. Agirrezabalak ondo zapuztu du Capeleteren bolea. Lehoikumeak lider dira lehen itzuliaren amaieran, baina orain SD Amorebietarekin berdinduta daude.
Lehen zatian Caboren aukeraz gain, Irazustak ondo gelditutakoa, Bilbao Athleticek ia ez du atea aurkitu. Aukera hori eta Baquek korner batean egindako burukada, Artola mirariz iritsi ez zena, izan dira abagunerik argienak. Nico Williamsi gol bat baliogabetu diote azkenean jokoz kanpo egoteagatik, baina argia zirudien.
Real Unionek azken sustoaz aparte beste pare bat aldiz probatu duAgirrezabala eta ez da inoiz berdinketarekin konformatu. Viguera lehoi ohia urrutitik egindako jaurtiketa loratu batekin saiatu da, baina kanpora atera da. Bidezko puntu-banaketa.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Joseba Etxeberria

Real Unión
Hamaikakoan
