Deportivo Alavés B - Bilbao Athletic
Jardunaldia 16

Deportivo Alavés B - Bilbao Athletic

Deportivo Alavés B
Deportivo Alavés B
02
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • Diarra 14'
  • Artola 67'

KokapenaJosé Luis Compañón , Gasteiz

Bilbao Athletic, geldiezina

Lehoikumeak Ibaian gailendu dira Diarra eta Artolaren golei esker, eta hamahiru dira dagoeneko jarraian galdu gabeko partidak

undefined

Bilbao Athleticek ez du erritmoa jaisten. Joseba Etxeberriaren mutilek 0-2ko emaitzarekin irabazi dute Ibaian, Diarra eta Artolaren golei esker, eta aldea zabaldu dute lidergoaren borrokan dauden beste taldeekin. Lehoikumeek hirugarren garaipena lortu dute jarraian eta gaurkoarekin hamahiru neurketa jarraian daramatzate porrotik jaso gabe.

Bilbao Athleticen nagusitasuna ia erabatekoa izan zen lehen zatian. Joseba Etxeberriaren taldea oso ondo zelairatu zen eta berehala aurreratu zen markagailuan. Aldez aurretik, Nico Williamsek abisua eman zuen Aritzek gelditu zuen jaurtiketa batekin. Partida ordu laurdenera iritsi zenean lortu zuten zuri-gorriek abantaila hartzea. Ewanen eta Diarraren arteko jokaldi ederra, erdilariak sarera bultzatu zuena Durangoko aurrelariaren pase onaren ostean. Hasiera ezin hobea.

Kanpoko taldeak ia partida osoa kontrolpean izan zuen, baina etxekoek taldeak berdinketa lortzeko hainbat aukera izan zituen. Hala ere, lehen zatia bukatzeko bost minutu falta zirenean iritsi zen partidako jokaldi erabakigarria. Epaileak babazorroen aldeko penaltia adierazi zuen, Pradosen faltagatik. Bilbao Athleticeko atezainak gola ukatu zion Victor Lopezi jaurtiketaren norabidea asmatu eta gero.

Bigarren zatian, Bilbao Athleticek ondo kontrolatu zituen babazorroen hasierako saiakerak eta 66. minutuan erabakita utzi zuen neurketa. Nico Williamsek jokaldi bikaina egin, eta Artolak baloia sareratu zuen buruz, erdiraketa aprobetxatu ostean. Hortik aurrera, lehoikumeek erritmoa jaitsi zuten eta ez zuten arazo handirik izan defentsan. Hiru puntu oso garrantzitsu, sailkapenaren goiko aldean dauden taldeekiko tartea zabaltzeko.