
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2020-21
- Bilbao Athletic - SD Leioa
Bilbao Athletic - SD Leioa


- 4' Cabo
- 56' Artola
- 87',90' Baqué
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticen garaipen sendoa
Joseba Etxeberriaren lehoikumeek garaipena lortu dute berriz ere eta nagusitasunez irabazi diote Leioari Cabo, Artola eta Baqueren (2) golei esker

Bilbao Athleticek garaipen handia lortu du gaur arratsaldean Lezaman, iragan asteburuko porrota atzean utzi eta lehoikumeei euren helburuen alde aurrerapauso handia emateko aukera emanez. Cabo, Artola eta Baqueren golek, azken honek birritan, SD Leioa gainditzeko balio izan dute eta Joseba Etxeberriaren taldeari bultzada handia emango diote, igande honetan Reala B hartu aurretik (12:00etan, Lezama).
Neurketa ezin hobeto hasi da. Bilbao Athleticen lehen eraso jokaldian, lehoikumeak aurretik jarri dira Cabok Nico Serranoren erdiraketa bikaina aprobetxatu ostean. Markagailuan abantaila izanda, Joseba Etxeberriaren taldeak bere jokoa ezartzen jarraitu du, norgehiagokari erritmoa emanez. Serranok berak eta Imanolek hainbat aukera izan dituzte, baina zuri-gorriek ez dute aterik ikusi.
Atsedenaldiaren ostean, SD Leioak bere aukera izan du. Bigarren zatiko lehen jokaldian Yurrebasok baloia Iruren atearen zutoinaren kontra bidali du. Hortik aurrera, lehoikumeek kontrolpean izan dute norgehiagoka eta laster, berriro hasi eta hamar minutura, Artolak buruz sartutako gola iritsi da, Lezaman lasaitasuna emanez. Minutuak igaro, Etxeberriak aldaketak sartu, eta azken minutuetan Baqueren bi golak iritsi dira neurketa biribiltzeko.
Garaipen erabakigarria lehoikumeentzat, igandean Realaren bigarren taldea hartu aurretik. Final bat izango da Lezaman.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Joseba Etxeberria

SD Leioa
Hamaikakoan
