Bilbao Athletic - Celta B
Play Off

Bilbao Athletic - Celta B

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
21
Celta B
Celta B
  • 63' Cabo
  • 65' Ewan
  • Losada 83'

KokapenaMunicipal , Villanueva de la Serena

2. Maila, urrats batera

Bilbao Athleticek Celta B kanporatu du Bigarren Mailara igotzeko playoffetako finalerdian (2-1) eta finala jokatuko du datorren astean

undefined

Bilbao Athleticek 2 eta 1 irabazi dio RC Celta Bri eta Bigarren Mailara igotzeko playoffetako azken partidarako sailkatu da Caboren eta Ewanen golei esker.

Alternatibaz betetako partida batean, lehen zatian lehoikumeek sufritu egin zuten Celtaren aurka, baina Joseba Etxeberriaren taldeak bost minututan erabaki zuen partida bigarren zatian.

Bi taldeek markagailua irekitzeko aukera izan zuten lehen uneetan, Artolaren bi gol aukera barne.Vigoko taldeak ere abisua eman zuen, baina zuri-gorrien defentsak Iruren ate inguruko baloi arriskutsu guztiak urrundu zituen.

Bigarren zatian, Markel Lozanoren txartel gorri goiztiarrak, Ewani egindako faltagatik, norgehiagoka lehoikumeen alde jarri zuen. Bilbao Athleticek lau minutu behar izan zituen, nagusitasunean, Villanueva de la Serenan markagailua irekitzeko. Cabok egin zuen, zutoinera itsatsitako jaurtiketa magistral batekin, Celtako atezainaren tenkada ezinezko eginez.

Bost minutu geroago, Imanolek erdiraketa bikain bat jarri zuen Ewanen buruan, arratsaldeko bigarrena egiteko. Partida bideratuta zirudien lehoikumeentzat, baina Losadak, amaierarako minutu gutxi falta zirenean, emozioa jarri zion finalaurrekoari faltaz sartutako golarekin. Celta amaierara arte saiatu zen, baina Bilbao Athletic sendo mantendu zen eta 2-1ekoari eutsi zion.

Lehoikumeek Espainiako Futbol Federazioaren zozketari arretaz helduko diote bihar, Bigarren Mailarako bidean izango duten azken aurkaria ezagutzeko: Badajoz, Burgos edo Eivissa.