
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- Real Madrid Castilla - Bilbao Athletic
Real Madrid Castilla - Bilbao Athletic


- 88' Arribas
KokapenaAlfredo di Stéfano , Madrid
Porrota Castillaren aurka denboraldi-aurrea ixteko
Sergio Arribasek 87. minutuan sartutako gol batek Alfredo di Stefanon berdinketa kendu die lehoi-kumeei denboraldi-aurreko azken norgehiagokan

Bilbao Athleticek porrota jaso zuen Real Madril Castillaren aurka 2021-22 denboraldi-aurreko azkeneko norgehiagokan. Sergio Arribasek 87. minutuan sartutako gol batek garaipena eman die etxekoei Alfredo di Stefano zelaian, lehoi-kumeek neurketa sendo bat jokatu ostean.
Real Madrilen filiala nagusi izan zen partidako lehen zatian: Arribasek berak izan zuen lehen aukera, Athleticen defentsak kornerrera aldaratu zuen ezkerkada batekin, 23. minutuan. Bi minutu geroago, Peterrek urrundik jo zuen baloia, baina Iruren eskuetara joan zen. Ordu erdira, Theo Zidanek baloia landara bidali zuen. Lehen zatia golik gabe bukatu zen.
Bigarrenean, Bilbao Athletic erasokorrago atera zen, jokoa menderatzeko asmoz. Ezker hegalean egindako konbinazio handi baten ostean, Cabok erdiratu eta Pradosek buruz errematatu zuen, baina Luis Lopezek bikain gelditu du. Madrildarrek 62.ean eskuinetik egindako erdiraketa batekin erantzun zuten eta, errebote baten ostean, Iruk kornerrera urrundu zuen baloia. Alvaro Nuñez falta jaurtiketa baten bidez saiatu zen, baina kanpora joan zen baloia. Partida berdinketan amaitu behar zela zirudienean, Arribasek, kontrol baten ondoren, baloia Ander Iruren atearen barruan sartu zuen, azken lagunartekoan garaipena emanez.
Amaitu dira lehoi-kumeentzako probak. Datorren asteburuan estreinatuko dira Primera RFEF txapelketan Zamoraren aurka, hurrengo igandean (19:30ean).
Hamaikakoan

Luis López
Santos
Carrillo
Gila
Pablo Ramón
Morante
Peter
Dotor
Latasa
Arribas
Theo
Ordezkoak
David
Jaume Jardí
Gudjohnsen
Edgar
Manuel Ángel
Rubén
Entrenatzaileak
Raúl González

Real Madrid Castilla
Hamaikakoan

Luis López
Santos
Carrillo
Gila
Pablo Ramón
Morante
Peter
Dotor
Latasa
Arribas
Theo
Ordezkoak
David
Jaume Jardí
Gudjohnsen
Edgar
Manuel Ángel
Rubén
Entrenatzaileak
Raúl González

Bilbao Athletic
Hamaikakoan
