
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- SD Logroñés - Bilbao Athletic
SD Logroñés - Bilbao Athletic


- 36' Sandoval
- Agirre 44'
KokapenaLas Gaunas , Logroño
Bilbao Athleticek puntu bat lortu du Las Gaunasen
Imanol de la Sotaren lehoikumeek SD Logroñesen gola berdintzea lortu zuten

Bilbao Athleticek bana berdindu zuen SD Logroñesen aurka Las Gaunasen. Errioxarrak Sandovalen golari esker aurreratu ziren, baina Gorka Agirrek balantza orekatu zuen atsedenaldira iritsi baino lehen eta horrela gelditu zen emaitza. Jardunaldi honen ostean, zuri-gorriek hamar puntu dituzte sailkapenean eta behealdetik aldendu dira apur bat.
Goiza ia aukerarik gabe hasi zen. Etxekoek Agirrezabala atezaina urduritu zuten noizbehinka, eta lehoikumeak Jero arazorik gabe harrapatu zuen Diarraren jaurtiketa batekin saiatu ziren. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala, etxeko taldeak bere legea ezarri zuen belar gainean. Lehenengo Jon Anderrek eman zuen abisua burukada batekin eta Calderonek ere beste aukera bat izan zuen sarea zulatzeko. Segidan, Sandovalek lortu zuen, Calderonek eskuin hegaletik egindako bakarkako jokaldi bikaina aprobetxatuz.
Zelaira hurbildu ziren zaleak ederki gozatzen ari ziren taldearen jokoarekin. Hala ere, atsekabea hartu zuten Gorka Agirreren golarekin lehen zatia bukatzear zegoela. 21 zenbakia daraman jokalariak talde-jokaldi ederra borobildu zuen area barrutik berdinketa erdiesteko.
Aldageletatik bueltan, Artolak, gutxigatik kanpora joan zitzaion burukada batekin, eta Diarrak aukerak izan zituzen, baina zorte pixka bat falta izan zitzaien. Azken txanpan hainbat aldaketa izan ziren bi lehiakideetan, baina markagailua ez zen gehiago mugitu. Datorren astean, Bilbao Athleticek Rayo Majadahonda hartuko du Lezaman.
Hamaikakoan

Lario
Cubero
César Caneda
Xiker
Paredes
Arnedo
Lozano
Calderón
Jon Ander
Soberón
Sandoval
Ordezkoak
Diego Esteban
Javito
Cordovín
Aizpún
El Haddadi
Castillo
Llácer
Ledo
Albizua
Pierrugues
Ochoa
Becerra
Entrenatzaileak
Raúl Llona

SD Logroñés
Hamaikakoan
