Bilbao Athletic - Extremadura UD
Jardunaldia 19
1. RFEF

Bilbao Athletic - Extremadura UD

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
30
Extremadura UD
Extremadura UD
  • 53' Paredes
  • 68' Adu Ares (p.)
  • 73' Adu Ares

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticen garaipen garrantzitsua Extremaduraren aurka

Lehoikumeak jaitsiera postuetatik irten dira aldi baterako, hasieratik bukaerara nagusi izan den partidan gailendu ondoren

undefined

Bilbao Athleticek argi eta garbi gainditu zuen Extremadura eta jaitsiera postuetatik irten da. Lehoikumeeak jaun eta jabe izan ziren hasieratik bukaerara eta Paredesen eta Malcomen, bi aldiz, golek euren lan ona berretsi zuten eta jokoan zeuden hiru puntuak Lezaman gelditu ziren.

Hala ere, Patxi Salinasek zuzentzen duen taldeari kosta egin zitzaion markagailuan aurreratzea. Aukera ugari izan zituzten lehen zatian, baina Guillen atezainak bisitariak aldageletara desabantailan joatea saihestu zuen. Aritz Pascualek, Luis Bilbaok, Artolak eta Gerenabarrenak izan zituzten abagune nabarmenenak.

Gol guztiak atsedenaldiaren ondoren etorri ziren. Paredesek, buruz korner baten ostean, kanpoko taldearen atea zulatu zuen.. Handik gutxira, epaileak penalti bat adierazi eta Malcomek maisuki sartu zuen. Malcom ere behin betiko emaitzaren egilea izan zen. Bigarren taldearekin golegile moduan estreinatu zen aurrelaria.

Garaipen baltsamiko honi esker, zuri-gorriek konfiantza handiagoarekin ekingo diote hurrengo jardunaldiari asteartean, 19:00etan, Lezaman, Cultural Leonesaren aurka.