
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2021-22
- Rayo Majadahonda - Bilbao Athletic
Rayo Majadahonda - Bilbao Athletic


- 11' Javi Gómez
- Prados 60'
KokapenaCerro del Espino , Majadahonda
Merezimenduzko berdinketa Cerro del Espinon
Paxi Salinasen taldeak puntu handia lortu du etxetik kanpo RFEF 1. mailan goi-postuetan kokaturik dagoen talde baten aurka

Bilbao Athleticek gehiago merezi izan zuen. Lehoikumeak Rayo Majadahonda baino gehiago izan ziren, baina partidako aukerarik argienak izan arren, ezin izan zuten puntu bat baino gehiago lortu. Bigarren zatian Pradosek Javi Gomezen gol goiztiarra berdindu zuen.
Etxeko taldeak aurrea hartu zuen markagailuan Javi Gomezen bitartez, baina lehoikumeek lehen zati bikaina egin zuten. Partidako lehen zatian agindu eta berdinketa lortzeko aukera ugari izan zituzten. Saiakera bikoitz batean, Malcomek eta Pascualek berdinketaren gola egiteko aukera izan zuten, baina bi saiakeretan Champagnek bikain erantzun zuen. Malcom berriro saiatu zen faltaz, baina bere jaurtiketa Rayo Majadahondako atezainak ekidin zuen. Atsedenaldia baino lehen, epaileak ez zuen adierazi Gotiri egini zioten penalti argia.
Aldageletatik igaro ondoren, Bilbao Athleticek agintzen jarraitu zuen, Diarrak bi aldiz abisatu zuen, baina beste behin ere, horma bat aurkitu zuen atepean. Berdinketaren gola gertu zegoen eta azkenean 61. minutuan iritsi zen. Area kanpotik jaurtiketa zuzen eta indartsu batekin, Pradosek Champagne gainditu zuen. Patxi Salinasen taldeak, garaipen gosez, aurkariaren inguruan sartzen jarraitu zuen. Berdinketa lortu bezain laster, Diarrak bi aldiz laztandu zuen lehoikumeen bigarrena. Bilbao Athletic saiatu zen garaipenaren gola lortzen, baina ez zuten bigarrena egiterik izan. Azkenik, Bilbao Athleticek puntu bat lortu du zelai zail batean datorren ostiralean Valladolid Promesas Lezaman jaso aurretik.
Hamaikakoan

Champagne
J. Casado
Bastos
J. Bernal
Rubén S.
Cristian Pérez
Mario
Tropi
Borja G.
Javi Gómez
Héctor
Ordezkoak
Diego Moreno
Susaeta
Juanjo
Nando
Mawi
O. Philip
Clau Mendes
Iturraspe
M. Alexander
Néstor
Entrenatzaileak
Abel Gómez

Rayo Majadahonda
Hamaikakoan
