Bilbao Athletic - RC Deportivo
Jardunaldia 31
1. RFEF

Bilbao Athletic - RC Deportivo

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
11
RC Deportivo
RC Deportivo
  • 75' Adu Ares
  • Quiles 59'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticen merituzko puntua

Lehoikumeek eta Deportivok, zuri-gorrien partida handi batean, berdinketa sinatu dute, Aduren golaren bitartez galiziarren hasierako golari erreakzionatu ondoren

undefined

Lehoikumeen futbol partida oso txukuna Lezaman. Bilbao Athleticek eta RC Deportivok puntuak banatu dituzte borroka eta intentsitatea nagusi izan diren neurketan. Galiziarrek aurrea hartu dute Quilesen bitartez, baina filialak asko bultzatu du eta Aduren golari esker partida berdintzea lortu du.

Lehen zatia oso entretenigarria izan da, erritmoz eta aukeraz betea. Bilbao Athleticek aurpegia eman eta estu hartu du Deportivo, Artolaren saiakerekin eta bere aurrelarien mugikortasuna baliatuz. Galiziarrek ere euren aukerak izan dituzte, baina Agirrezabala ederto ibili da atepean.

Bigarren zatian emozioa nagusi izan da. Bilbao Athletic bizi-bizi atera da aldageletatik eta aurrea hartzeko aukerak izan ditu, baina galiziarrek lortu dute lehenik. Quilesek azpitik gainditu du Athleticen atea eta lehoikumeek bultzatu egin behar izan dute. 74. minutuan, berdinketa iritsi da. Merezita. Aduk baloi batekin egin du topo area barruan eta ezkerkada gogor batekin gainditu du Mackay. Golatzarra.

Partida erabat ireki da eta biek partida irabazteko aukerak izan dituzte. Azkenean, puntuak banatu dira, bi taldeen arteko neurketa paregabe batean.