
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2022-23
- Bilbao Athletic - CF La Nucía
Bilbao Athletic - CF La Nucía


- 25' Luis Bilbao
- Álex Salto 48' (p.)
- Jorge García 85'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticen merituak saririk gabe geratu dira
Lehoikumeek 1-2 galdu zuten 1. RFEF mailako lehen jardunaldian La Nuciaren aurka

Bilbao Athleticek 1-2 galdu zuen La Nuciaren aurka 1. RFEF mailako lehen jardunaldian. Lehoikumeak Luis Bilbaoren golari esker aurretik jarri ziren lehen zatian, baina Alacanteko taldeak markagailua irauli zuen bigarrenean. Alex Saltok penalti bat gol bihurtu zuen aldageletatik bueltan eta Jorge Garciak azken txanpan gola egitea lortu zuen. Bi xehetasun txiki erabakigarriak izan ziren.
Bingen Arostegik zuzentzen zuen taldea hobeto hasi zen jabetza kontrolatuz. 24. minutuan, Luis Bilbaok area barruan jasotako aldaratze bat aprobetxatu zuen markagailua inauguratzeko. Jarraian, golegileak berak beste aukera on bat izan zuen buruz.
Bigarren zatiaren hasieran, lehia orekatu egin zen. Saltok berdinketa ezarri zuen 11 metroetatik, epaileak Mendibek Sanzen aurka izandako kontaktua ikustean adierazi zuen penaltia bihurtuz.
Behera etorri beharrean, filial zuri-gorriak garaipenaren bila jarraitu zuen, abagune argiegirik izan ez zuen arren. Hala ere, saiakera horietako batean, baloiaren zoritxarreko galeraren ondorioz, Garciak 1-2koa lortu zuen behetik egindako jaurtiketa batekin.
Bigarren jardunaldian, Bilboko taldeak UD Logroñesi egingo dio bisita Las Gaunasen, eta Bingen Arostegi entrenatzaileak neurketa honek bere jokalariei etorkizunerako ikasgai gisa balio izatea espero du: "Pena izan da. Aztertu egin beharko da, eta lanean eta ikasten jarraitu. Denok dakigu gazteek egoera hauetara ez daudela ohituta, eta gaur kontrolatuta geneukan partida batek ihes egin digu".

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Bingen Arostegi

CF La Nucía
Hamaikakoan
