Bilbao Athletic - CD Eldense
Jardunaldia 3
1. RFEF

Bilbao Athletic - CD Eldense

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
01
CD Eldense
CD Eldense
  • M. Soberón 27'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek porrota jaso du

Bingen Arostegiren taldeak CD Eldenserekin egin du topo eta, tamalez, Lezamatik ihes egin dute puntuek

Bilbao Athleticek porrota jaso du, nahiz eta zorte hobea izateko aukerak izan dituen, baina Soberonen golak Eldenseri hiru puntuak eman dizkio.

Bilbao Athletic hobetuz joan zen berdegunean lehen zatiko minutuak igaro ahala. Eldense hobeto sartu zen neurketan eta aukerarik onenak bereak izan ziren. Nietok langara jaurti zuen, eta Soberonek, handik gutxira, ez zuen barkatu. Aurrelariak areaz kanpotik sartu zuen baloia sarera Padillaren eskuadratik, geldikako jokaldi baten ostean. Lehoikumeek hobera egin zuten azken txanpan. Gotik aukera ona izan zuen gutxigatik aterik aurkitu ez zuen jaurtiketa batekin. Argiena Luis Bilbaorena izan zen. Aurrelariak, buruz, Aduren erdiraketaren ondoren, baloia zutoinera bidali zuen, lehen zatia hiltzen ari zela.

Bigarren zatiak erasoko-jokaldi gutxi izan zituen. Bi defentsa lerroak bikain aritu ziren, eta ia ez zen izan lehen berrogeita bost minutuetako markagailua alda zezakeen hurbilketarik. Alacanteko taldeak errenta kudeatzen jakin zuen eta Lezaman hiru puntuak erdietsi zituen. Lehoikumeek beste aukera bat izango dute datorren astean Castellonen.