CD Calahorra VS Bilbao Athletic 2022-10-2 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
06. Jardunaldia

CD Calahorra1 : 2Bilbao Athletic

Baselga4'
Pascual26'
Luis Bilbao58'(p.)
Laburpen bideoa
Estadioa
La Planilla
Herria
Calahorra
Data
02/10/2022
Ordua
12:00
Data eta ordua
2022-10-2 - 12:00

Urrezko hiru puntu lehoikumeentzat

Bilbao Athleticek buelta eman zion Calahorraren hasierako golari eta sufritzen jakin zuen denboraldiko bigarren garaipena lortzeko

2022ko urr. 2a

Urrezko hiru puntu. Bilbao Athleticek CD Calahorrari irabazi zion errioxarren hasierako gola iraulita. Pascualek, lehenengo, eta Luis Bilbaok, penaltiz, garaipena eman zioten gure bigarren taldeari, denboraldi honetako bigarrena lortzeko.

Partida, intentsitatez betea, bizi hasi zen. Etxeko taldeak hobeto ekin zion neurketari, egonkorrago, eta horren ondorioz iritsi zen markagailua ireki zuen gola. Baselgak eskuinkada gogor batekin gainditu zuen Padilla lehen minutuetan. Bilbao Athleticek hobera egin zuen minutuek aurrera egin ahala eta errioxarren bultzada berdintzea lortu zuen. Ordu erdira iritsi aurretik, Pascualen golari esker berdindu zuten norgehiagoka lehoikumeek. Pascualek Miguel gainditu zuen, Gerenabarrenak aurrelariari pase bikaina eman ondoren.

Bigarren zatiaren hasieran, lehoikumeak lasaiago zirela, bigarren talde zurigorria hegaletatik helduz joan zen eta etxekoen areara hurbildu zen. Hurbilketa horien batean, sari preziatua lortu zuen. Pascual area barruan bota zuten eta epaileak penaltia adierazi zuen. Luis Bilbaok, Miguel engainatu ondoren, abantaila eman zien lehoikumeei. Bilbao Athleticek bere errenta defendatu zuen eta ez zion aukerarik eman Calahorrari. Bilbao Athleticek Intercity hartuko du datorren astean Lezaman, garaipen erabakigarri honek emandako konfiantzarekin.