SD Amorebieta - Bilbao Athletic
Jardunaldia 8
1. RFEF

SD Amorebieta - Bilbao Athletic

SD Amorebieta
SD Amorebieta
30
Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
  • 56' Jauregi (p.)
  • 69' Jauregi
  • 87' Izeta

KokapenaUrritxe , Amorebieta-Etxano

Bilbao Athleticek SD Amorebietaren aurkako derbia galdu du

Lehoikumeak punturik gabe joan dira Urritxetik emaitza hobea lortzeko aukerak izan ondoren

Bilbao Athleticek amaiera eman dio hiru jardunaldiko bolada onari, Urritxen SD Amorebietaren aurka 3-0 galdu ondoren. Zorte hobea izatea merezi arren, ez zuen ate aurrean asmatu. Etxekoen gol guztiak bigarren zatian iritsi ziren. Jauregik aurreratu egin zituen urdinak penalti sarera bidaliz eta, handik gutxira, abantaila handitu zuen. Izetak behin betiko emaitza ezarri zuen lehoikumeak gizon bat gutxiagorekin ari zirenean Mendiberen kanporaketaren ondoren.

Bingen Arostegik zuzentzen duen talde teknikoko jokalariak ondo sartu ziren neurketara eta Adu Ares, Luis Bilbao eta Pascualen saiakerekin aurrea hartu ahal izan zuten lehen zatian. Hala ere, aldageletatik bueltan, norgehiagoka zaildu egin zen zuri-gorrientzat. Jauregik bere binakoa egin eta maldan behera zornotzarrentzat, nahiz eta Adu Aresek eta Luis Bilbaok abagune bana izan zuten lehenago. Jokalari bat gehiagorekin, epaileak Mendiberi txartel gorria erakutsi ondoren, talde urdinak nahi bezala jokatu ahal izan zuen eta kontraerasoan itxi zuen partida zuen Izetaren bitartez.

Datorren astean garaipenaren bidera itzultzen saiatuko da Bilbao Athletic Real Murciak Lezamara egingo duen bisitan (igandean, 16:00etan).