Bilbao Athletic - UE Cornellà
Jardunaldia 14
1. RFEF

Bilbao Athletic - UE Cornellà

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
22
UE Cornellà
UE Cornellà
  • 14' Adu Ares
  • 61' Gerenabarrena
  • C. Blanco 20'
  • Fullana (p.) 85'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Lehoikumeak, sari nahikorik gabe

Bilbao Athleticek eta Cornellak puntuak banatu dituzte partida oso bizi batean, non lehoikumeek gehiago merezi izan zuten

Partidu banaketa Lezaman Bilbao Athletic eta UE Cornella taldeen artean. Bigarren talde zurigorria birritan aurreratu zen, baina azken minutuetan penalti moduan egindako zoritxarreko jokaldi batek garaipena lortzea galarazi zion.

Erasoan aukera ugari izan zituzten lehoikumeek lehen zatian. Horietako batean, behetik egindako jaurtiketa bortitz batekin, Aduk markagailua ireki zuen zuri-gorrien bigarren taldea aurretik jartzeko. Jarraian, estrategia jokaldian, Cornellak berdinketa lortu zuen Carlos Blancoren bitartez, honek buruz Padilla gainditu zuelarik. Bi taldeek berdinketa hautsi nahi izan zuten, baina ez zuten lortu..

Bigarren zatian, partidak joera bera izan zuen. Bilbao Athleticek, nagusi, garaipena bilatu zuen eta gertu izan zuen Gerenabarrenaren golari esker, Caboren pase eder baten ostean. Cornellak ere asmatu egin zuen azken minutuetan Fullanak penalti bat sartu ostean. Horren ondorioz, Trespalaciosek bigarren txartel horia ikusi zuen. Zuri-gorrien sentsazio onak ez ziren garaipenean bihurtu. Pena bat. Bi norgehiagoka izango dituen astea dator. Ostegunean Alcoyanoren aurka etxetik kanpo eta igandean Atletico Balearesen aurka Lezaman.