Bilbao Athletic - SD Logroñés
Jardunaldia 17
1. RFEF

Bilbao Athletic - SD Logroñés

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
02
SD Logroñés
SD Logroñés
  • Mendibe (b.a) 31'
  • Ribeiro 89'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek zorigaitzarekin egin du topo

Lehoikumeek porrota jaso dute Lezaman, lehen zatiaren erdian bere atean gol bat jaso eta bigarren zati osoa jokalari bat gutxiagorekin jokatu ondoren

Bilbao Athletici dena ateratzen zaio kontran. Lehoikumeek porrota jaso zuten Lezaman SD Logroñesen aurka, lehen zatian bere atean gol bat jaso eta Rinconen kanporaketaren ondorioz bigarren zatian jokalari bat gutxiagorekin jokatu ondoren. Ribeirok azkenean erabaki zuen neurketa.

Bilbao Athleticek baloi-jabetza luzeen bidez partida ondu nahi izan zuen eta hegaletatik iritsita aurrea hartzeko aukerak izan zituen. Samanesek langara bidali zuen baloia, eta bisitariak handik gutxira aurreratu ziren, lehen zatiko ordu erdira. Zoritxarreko jokaldi batean, Mendibek baloia bere atean sartu zuen geldikako jokaldi bat aldentzeko ahaleginean. Kanpoko taldea nagusi izan zen lehen berrogeita bost minutuetan.

Atsedenaldiaren ostean, lehoikumeak erabakita irten ziren berdinketaren bila, baina bigarren txartel horia, oso zorrotza, Rinconi iritsi zitzaion. Hortik aurrera, zuri-gorrien bigarren taldeko jokalariek korrontearen kontra arraun egin behar izan zuten eta partidan egotea lortu zuten amaierara arte, Gerenabarrenak bere burukada langaren kontra bidali zuenean. Ribeirok, kontraeraso batean, erabakita utzi zuen norgehiagoka. Asteak orain buruan atseden hartzeko. Talde zurigorria urtarrilaren 8an lehiatuko da berriro Sabadellen.