
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2022-23
- Bilbao Athletic - UD Logroñés
Bilbao Athletic - UD Logroñés


- 33',58' Unai Gómez
- 44' Mikel Goti
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek berebiziko garaipena lortu du
Lehoikumeek nagusitasunez hartu dute mendean UD Logroñes Lezaman

Garaipen garrantzirtsua lortu du Bilbao Athleticek Lezaman, mailari eusteko helbururako funtsezkoa. Lehoikumeek 3-0 garaitu dute UD Logroñes partida bikaina burutu ostean.
Lehen minutuak gol aukerarik gabe igaro dira, baina taldearen sentsazioak onak ziren. Sentsazioak errealitate bihurtu eta markagailuan islatu dira.
Unai Gomezek eta Gotik lehen zatian sartutako golek Lezamako goiz hotza epeldu dute. Lehena talde jokaldi batean heldu da, bigarrena, geldikako jokaldi batean.
Taldeak ondo ekin dio bigarren zatiari ere eta Unai Gomezek goizeko bigarrena sartu du jokaldi polit baten ostean. Aldeko markagailuarekin, gehiagoren bila joan dira lehoikumeak, eta ederto kontrolatu dute neurketa amaierara arte.
Urrezko hiru puntu dira Bilbao Athleticentzat. 17 neurketa dituzte aurretik mailari eusteko helburua errealitate bihurtzeko. Gaurkoa ikusita, posible da!

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Álex Pallarés

UD Logroñés
Hamaikakoan
