
- Hasiera
- Taldeak
- Bilbao Athletic
- 2022-23
- Bilbao Athletic - CD Numancia
Bilbao Athletic - CD Numancia


- Fer Román 52'
KokapenaLezama 2 , Lezama
Bilbao Athleticek zorte txarrarekin egin du topo berriro
Lehoikumeek Numanciaren aurka galdu dute, nahiz eta saririk hobea lortzeko aukera argiak izan

Era guztiak probatu ditu Bilbao Athleticek, baina alferrik Numanciaren gol bakarti baten ostean Lezamatik ihes egin dute puntuak. Lehoikumeek aukera nahikoak izan zituzten sari hobea lortzeko.
Norgehiagoka berdinduta hasi zen, bi taldeak aurkariaren atearen bila. Bilbao Athleticek Adu Aresen oinetan argi eta garbi izan zuen baloia zutoinaren kontra bidaliz. Aurretik, Izeta markagailua irekitzetik gertu egon zen, baina Ayesak gola ukatu zion buruz burukoan. Padillak asmatu egin zuen Carrilloren saiakeran, bisitarien aukeren artean argienean.
Bigarren zatian, Numanciak bere aukera aprobetxatu zuen eta Fer Romanek atezain zuri-gorria azpitik gainditu zuen. Lehoikume gazteak era guztietara saiatu ziren. Adu Ares, urrutitik, Izeta faltaz zutoinaren kontra, hegaletatik iritsita eta ondo landutako jokaldien ondoren. Pena izan zen, baina ez zuten lortu kanpoko taldearen atea gainditzea. Soriakoek garaipena lortu zuten.

Bilbao Athletic
Hamaikakoan

Ordezkoak
Entrenatzaileak
Álex Pallarés

CD Numancia
Hamaikakoan
