Bilbao Athletic - CD Castellón
Jardunaldia 34
1. RFEF

Bilbao Athletic - CD Castellón

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
02
CD Castellón
CD Castellón
  • De Miguel 50'
  • Cubillas 53'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticen estropezua Lezaman

Filial zuri-gorria, Castellonen aurkako porrotarekin bigarren zatiaren hasieran bi gol jarraian jasoz, Segunda Federacion mailara igaro da

Castellonek hobeto aprobetxatu zituen Lezaman izandako aukerak hiru puntuak eskuratzeko. Kanpoko taldeak 0-2ko emaitzarekin irabazi zion Bilbao Athletici eta porrot honekin mailari eusteko aukera matematikorik gabe gelditu dira zuri-gorriak. 

Norgehiagoka oso parekatua izan zen, bi taldeak aurkariaren atea aurkitu nahian eta abaguneekin. Padillak 0-1ekoa saihestu zuen Konerekin izandako buruz burukoari erantzuna emanez eta lehoikumeek Izetaren boten ezkerkada batekin erantzun zuten. Atsedenaldian, golik ez.

Bigarren zatian Castellonek bi sol sartu zituen jarraian eta gure bigarren taldea erantzunik gabe utzi zuen. De Miguelek, geldikako jokaldi batean egindako luzapen bat baliatuz, eta Cubillasek Castelloko taldea jarri zuten aurretik, hiru puntuak eskuratuz. Bilbao Athletic mailari eusteko aukerarik gabe geratu da eta Segunda Federacion mailan jokatuko du datorren denboraldian.