Bilbao Athletic - Utebo FC
Jardunaldia 2
2. RFEF

Bilbao Athletic - Utebo FC

Bilbao Athletic
Bilbao Athletic
01
Utebo FC
Utebo FC
  • Barrero 40'

KokapenaLezama 2 , Lezama

Bilbao Athleticek Uteboren aurka galdu du

Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu etxean jokatutako denboraldiko lehen partidan

Bilbao Athleticek 0-1 galdu zuen Utebo FC-ren aurka Lezaman. Atsedenaldiaren atarian Barreroren burukada batek balantza desorekatu zuen bisitarien alde, partida oso serioa osatu zutenak instalazio zuri-gorrietara egindako bisitan.

Lehen zatian ia ez ziren areak zapaldu, baina aldageletara berdinketarekin joango zirela zirudienean, Barrerok baloia sarera bidali zuen buruz.

Lehoikumeak erreakzionatzen saiatu ziren. Mattehusek, De Luisek eta Izetak gol aukera bana izan zuten. Hala ere, Chanza inspiratu batekin topo egin zuten atepean. Padillak ere meritu handiko geldiketa egin zuen aragoiarren bigarren gola saihesteko.

Datorren astean bilbotarrek etxean jokatuko dute berriro eta Barbastroren aurka neurtuko dituzte indarrak (larunbatean, 19:00etan).