Bilbao Athletic VS Utebo FC 2023-9-9 | Athletic Clubeko Webgune Ofiziala
02. Jardunaldia

Bilbao Athletic0 : 1Utebo FC

Barrero40'
Laburpen bideoa
Estadioa
Lezama 2
Herria
Lezama
Data
09/09/2023
Ordua
18:30
Data eta ordua
2023-9-9 - 18:30

Bilbao Athleticek Uteboren aurka galdu du

Lehoikumeek ezin izan dute punturik lortu etxean jokatutako denboraldiko lehen partidan

2023ko ira. 9a

Bilbao Athleticek 0-1 galdu zuen Utebo FC-ren aurka Lezaman. Atsedenaldiaren atarian Barreroren burukada batek balantza desorekatu zuen bisitarien alde, partida oso serioa osatu zutenak instalazio zuri-gorrietara egindako bisitan.

Lehen zatian ia ez ziren areak zapaldu, baina aldageletara berdinketarekin joango zirela zirudienean, Barrerok baloia sarera bidali zuen buruz.

Lehoikumeak erreakzionatzen saiatu ziren. Mattehusek, De Luisek eta Izetak gol aukera bana izan zuten. Hala ere, Chanza inspiratu batekin topo egin zuten atepean. Padillak ere meritu handiko geldiketa egin zuen aragoiarren bigarren gola saihesteko.

Datorren astean bilbotarrek etxean jokatuko dute berriro eta Barbastroren aurka neurtuko dituzte indarrak (larunbatean, 19:00etan).