Zuzendaritza batzaren erabakiak
Ignacio Ugartetxe presidenteak prentsaurrekoan azaldu ditu zuzendaritza batzan jorratu diren gaiak eta hartu diren erabakiak….
Ignacio Ugartetxe presidenteak prentsaurrekoan azaldu ditu zuzendaritza batzan jorratu diren gaiak eta hartu diren erabakiak. Hauexek izan dira aipagarrienak:
1-Lehen taldeko partaideek 2002-2003 denboraldiko soldataren %15a laga eta gero, defizita 1’9 milioi eurokoa izan da.
2-2003-2004 denboraldirako aurrekontua 34 milioi euro ingurukoa izango da.
3-Kuoten igoera %8an inguruan egongo da.
4- Lehen taldeko kamisetan publizitatea ipintzeko asmoa dauka zuzendaritza batzak, diru sarrerak handitzeko eta aurrekontua orekatzeko ahaleginetan, bazkidegoaren lepora izan ez dadila.
5-Klubeko egunak kentzea proposatuko du zuzendaritza batzak. Aukera hau landu beharko dute oraindik eta 27an Euskalduna Jauregian egingo den Ohiko Batzarrean aurkeztuko dute.
6-Halaber, zelai berriari buruzko proiektua bazkide konpromisarioei aurkeztuko zaie batzar horretan. Bitartean, helegiteak aurkeztu ditu Athletic Clubek Basurto-Olabeaga egitasmoan, 55.000 pertsonentzako zelai berriak behar duen lekua izan dezala.


