
Canales: “Real Madrilen aurka lortu den dirua aurrekontuekin bat dator”
Canales: “Real Madrilen aurka lortu den dirua aurrekontuekin bat dator”
Carmelo Canales, Athletic Clubeko presidenteordeak pozarren dago egin berri den Klubeko Egunaren balantzea egitean. Sentipen…
Carmelo Canales, Athletic Clubeko presidenteordeak pozarren dago egin berri den Klubeko Egunaren balantzea egitean. Sentipen horrek oinarri bikoitza du: “Behar legezko babesa behar zuen taldeak partida irabazteko eta, bide batez, aurrekontuekin batera etor zitekeen diru sarrera lortu. Argi eta garbi esan daiteke helburuak bete ditugula”.
Canalesek adierazten duenez “izugarria izan zen joan den larunbatean San Mamesen bildu zen ikuslearen portaera taldearekiko eta jokalariek biziki eskertu egin zuten harmailetatik etengabe iritsi zitzaien sostengua”.
Diru sarrerari dagokionez, “1’1 milioi eurokoa baino handiagoa izan da, beraz, Real Madrilen aurka lortu den dirua aurrekontuekin bat dator. Azken Batzar Orokorran bazkideek onartu zuten aurrekontuan, “Kirol Lehiaketak Diru Sarrerak” atalean 2.164.000 euro espero dira 2003-2004 denboraldirako eta Klubeko Egunari begira jarri genuena %50 zen, hots, 1.082.000 euro hain zuzen ere”.
Azkenik, Carmelo Canales iritziz, arestian aipaturiko datuek “diru sarrera iraunkorrak finkatzeko ahalegina baieztatzen dute, batez ere kontuan hartuta kirol lehiaketengatik aurrekontuan dagoena %24 handiagoa dela aurrekoarekin alderatuz”.
