
Athletic Club-eko jokalariak, kirolari berrien sorrerarekin
Athletic Club-eko jokalariak, kirolari berrien sorrerarekin
Lezama izan zen kimuen bigarren entrenamendurako aukeratutako eszena tokia Emakumezkoen Futbol Eskolako promozioaren barne, Bizkaiko…
Lezama izan zen kimuen bigarren entrenamendurako aukeratutako eszena tokia Emakumezkoen Futbol Eskolako promozioaren barne, Bizkaiko Futbol Federazioaren ekimen bat, Bizkaiko Foru Aldundiaren langutza duena eta jokalekua emanez kolaboratzen du Athletic Club-ek.
Jokalarien ia ehuneko erdiak bi ordu iraun zuen entrenamenduaz gozatu zuten, alde teknikoak hobetu zituzten, baloiaren kontrola, buruarekin erremateak eta eroapena besteak beste. Txabo Aragues eta Arantza Gondra, Irantzu Causo, Ainhoa Jaio eta Ivonne Mendive monitorak zuzenduta, guzti hauek SHEEn Lizentzuatuak edo bestela Magizteritzan eta Erizaintzan, 45 kirolariek lau taldetan banatu ziren beraien artean 23an oapatuko den adiskidantzako partidaren aurrean.
Baina ustekabea entrenamenduaren azken ordu erdian heldu zen, Athletic Clubeko jokalariek beraien entrenamendua bukatu zutenean, txuri gorrien teknikariek eta Eskolako koordinatzaileak prestatu zuten bezala, lehenengo taldeko jokalariek ariketa batzuk burutu zituzten eta kimuekin baloi jokoak, hauetariko batzuek entrenamenduaz gozatu zuten beraien idoloekin. Horrela, atezainak atezainekin egon ziren eta besteak partiduak egiteko asmoz banatu ziren.
Entrenamendu bukaeran, argazkia denak batera eta autografoak, jokalari txuri gorriek egozan gazteei adorea emanez.

