Gurpegi auziari buruzko argibideak
Sabino Padilla sendagilea, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen arduradunak zenbait puntu argitzen ditu web honetan eginiko…
Sabino Padilla sendagilea, Athletic Clubeko Zerbitzu Medikoen arduradunak zenbait puntu argitzen ditu web honetan eginiko adierazpenetan Dopajearen aurkako Batzorde Nazionalak otsailaren 2an esandakoaren harira.
Padillaren hitzetan “ustez informatzaileak diren oharrek eta hedabide batzuek Gurpegi auzia izendatuaren inguruan sortu gura duten nahasmena dela eta, eta Kirol Kontseilu Nagusiak argitaratu berri duen sustantzia debekatuen zerrenda eta Dopajearen aurkako Kode Mundialarekin alderatuz deskoordinazioa kontuan hartuta, ezinbestekotzat jotzen dugu hainbat atal argitzea eta halaxe egingo dugu beharrezkoa izango den guztietan”.
Konkretuki jarraian agertzen direnak argitu gura ditu sendagileak:
a) Nabaria da eta inork ez du zalantzan jartzen nandrolona sustantzia exogenoa dela.
b) Carlos Gurpegi jokalariari egin zitzaion gernu analisian ez zen nandrolona antzeman, metabolito bat baizik, 19-norandrosterona hain justu ere.
d) 19-norandrosterona eta 19-noretiocolanolona gorputzak berez sortzen dituen metabolitoak dira, 2005eko Dopajearen aurkako Kode Mundialak, 2004ko irailaren 23an argitaratua (S1.Agente anabolikoak.1.Endogenoak) isladatzen duen legez
e) Erankude horrek argitaratzen duen zerrendan (WADA 2004) 2004 urterako, ez 19-norandrosterona, ezta 19-noretiocolanolona agertzen dira bertan.
f) Dopajearen aurkako Munduko Agentziak (DMA) 2005 urterako prestatu duen kode berean, ez da inolako mailarik jasotzen inolako sustantzia endogenoentzako, 19-norandrosterona barne.
g) 2005eko kodeak aukera ematen dio atletari metabolitoaren jatorria baldintza fisiologiko zein patologikoei leporatzeko.
h) Kasu guztietan eta konzentrazio maila edozein izanda ere, dagokion laborategiak “Kasu ez negatibo” bezala informatuko du, baldin eta aztertzen ari den metabolitoaren jatorria exogenoa dela frogatzen bada.
i) Azkenik esan beharko genuke, 2005eko DMAren kodea den legez isladatu egin dela europar estatu gehienetan, Frantzia, Alemania, Herbehereak, Suitza etc… Kirol Kontseilu Nagusiaren salbuespenarekin.

