Athletic Club

Aitor Karankaren zauri larria

Aitor Karankaren zauri larria

Aitor Karanka jokalariari, astelehenean Lezaman egin zioten azterketaren harira, erresonantzia magnetikoa nuklearra egin zioten Bilboko…

Aitor Karanka jokalariari, astelehenean Lezaman egin zioten azterketaren harira, erresonantzia magnetikoa nuklearra egin zioten Bilboko San Francisco Javier eritetxean eta bertan bere ezker belauneko aurreko lotailu gurutzatuaren haustura antzeman zaio eta baita kanpoko albo-lotailuan zartadura ere.

Gasteizen ikusi zuen Mikel Sánchez sendagilea eta kaltetu den lotailua berrosatzeko ebakuntza egingo zaiola erabaki zen. Ebakuntza hilabete barrui, gutxi gorabehera, egingo zaio artroskopiaren bitartez Gasteizko USP La Esperanza eritetxean.

Kasu hauetan pairatu beharreko baja 6-8 hilabete bitartekoa izango da.