Athletic Club

Errukietxean ekitaldia

Errukietxean ekitaldia

Bisitaldia egin du Athletic Clubeko lehen taldeak eta Zuzendaritza Batzako ordezkaritzak Bilboko Errukietxera gaur barikuan…

Bisitaldia egin du Athletic Clubeko lehen taldeak eta Zuzendaritza Batzako ordezkaritzak Bilboko Errukietxera gaur barikuan San Mameseko irudiari lore eskaintza egiteko eta Errukietxeko egoiliarrak agurtu ditu.

Bisitaldiak 13:00etan izan du hasiera Errukietxeko ate nagusian jokalariei egin zaien harrerarekin, bertatik sartzen baita santuaren kaperara.

Jarraian, taldeko ordezkari batek lore sorta utzi du San Mameseko irudiaren aurrean eta solasaldia egon da zaharrekin.