Athletic Club

Athletic Club eta Telefonicaren arteko akordioa sinatu da

Athletic Club eta Telefonicaren arteko akordioa sinatu da

Telefonicak eta Athletic Clubek azken hiru urteotan indarrean izan duten lankidetza akordioa berriztatu berri dute….

Telefonicak eta Athletic Clubek azken hiru urteotan indarrean izan duten lankidetza akordioa berriztatu berri dute. Akordioaren arabera, Telefonicak presentzia garrantzitsua izango du bai San Mameseko zelaian zein Lezamako instalazioetan. Halaber Telefonicak Athletic Clubeko instalazioak erabili ahal izango ditu promozio ekitaldietarako. Imagenio, Telefonicaren telebista digital berria, akordio honetan konpainiaren publizitate ekintzen baliabide nagusienetariko bat izango da.

Telefonicak, telekomunikazio arloan Athletic Clubaren hornitzaile nagusienetarikoa izaten jarraituko du. Berez, azken urte hauetan, Telefonicak era guztietako komunikazio zerbitzu aurreratuenak eskaini dizkio Athletic Cluberi. Zentzu honetan Athletic Club aitzindari izan da bere gestio sistematara banda zabaleko zerbitzuak sartzeko orduan, ADSL lerrroan oinarrituta Telefonicak bilakatu dituenak. Arlo honetan klubeko egoitza guztiak -Ibaigane, San Mames, dendak, Lezama- batu dira ADSL lerroan oinarritutako Net-LAN baten bitartez. Aurrekoak Klubaren instantzia guztiei, baliabideak eta informazioa era seguruan banatzea ahalbideratzen du. Era berean, San Mameseko prentsa aretoa, lehenetarikoa izan zen Lehen Mailan banda zabaleko ekipamendu oso bat izaten, komunikabideen lana erraztuz.

Telefonicarentzako, Athletic Clubarekin akordioa berriztatzea, bertako instituziorik maitatuenetariko batekin lotura eustea suposatzen du, bezero, eta kirol eta kultura talde maitatuenetara hurbiltzeko estrategiarekin bat. Halaber, Telefonicak kluba teknologia berrienetan buru mantentzeko estrategiarekin bat egiten du, kirol erakunde baten gestioan handituz doan garrantzia kontutan izanik. Akordio berria, Athletic Clubeko presidenteak, Fernando Lamikiz eta Telefonicaren lurraldeko zuzendariak, Oscar Alegríak sinatu dute Ibaiganeko egoitzan.