Athletic Club

Jokalarien egoera

Jokalarien egoera

Aritz Aduriz: Eskuin belauneko barne alboko lotailuaren zartadura. Carlos Gurpegi: Goiko ezker masailezurrean haustura. Unai…

Aritz Aduriz: Eskuin belauneko barne alboko lotailuaren zartadura.

Carlos Gurpegi: Goiko ezker masailezurrean haustura.

Unai Exposito: Eskuin hankako barne-soleoan gainkarga.

Endika Bordas: Eskuin oineko luzapen handia.

Mikel Dañobeitia: Eskuin belauneko barne alboko lotailuaren zartadura distala.

Hobera doaz eta sendatze prozesuak aurrera darrai.

ANDER MURILLO: Eskuin belaunean kolpea. Fisioterapia jasotzen du eta bizikleta egiten du gimnasioan.

FRANCISCO J. YESTE: Pubalgia. Ulrike Muschaweck sendagilearekin kontsulta dauka maiatzaren 15ean Munichen, 2005-2006 denboraldian jaso duen eskuin aldeko ondoeza izterondoko-kruralei buruzko tratamendua aztertzeko, ebakuntza barne. Sabino Padilla sendagilearekin batera doa eta ebakuntza egitea erabakitzen baldin bada, hauxe maiatzaren 16an egingo zaio.

ROBERTO MARTINEZ, TIKO: Eskuin orkatila. Mikel Sanchez sendagilearekin kontsulta dauka bere eskuin orkatileko egoera hobetzeko beharrezkoa den tratamendurik egokiena aztertzeko.

Kasu bietan gerta daitezkeen berrikuntzak jakinaraziko dira.

ATHLETIC CLUB ZERBITZU MEDIKOAK