
Athletic Club-FC Bartzelona partidaren inguruan
Athletic Club-FC Bartzelona partidaren inguruan
Athletic Club etengabeko harremanetan dago Audiovisual Sport enpresarekin, honek Ligako 38. jardunaldiari dagokion Athletic Club-FC…
Athletic Club etengabeko harremanetan dago Audiovisual Sport enpresarekin, honek Ligako 38. jardunaldiari dagokion Athletic Club-FC Bartzelona partida egunbete aurreratzeko baimena eman dezan, hau da, maiatzaren 19an, ostiralean, 21:00etan jokatu ahal izateko. Horrela balitz ez lirateke Euskadi eta Galeseko selekzioen interesak kaltetuko, San Mamesen bertan hilaren 21an, 20:15ean prestatu baitute nazioarteko lehia.
Ildo beretik, Fernando Lamikiz presidenteak arduraz jokatzeko deia luzatu dio Audiovisual Sport enpresari gaur goizean Ibaigane Jauregian egin duen prentsa agerraldian. Presidentearen aburuz, lehiak ez dauka inolako garrantzirik sailkapenari begira eta behin partida aurreratuz gero, inor ez litzateke kalteturik suertatuko.
Athletic Clubek, une oro egin duen legez, horren inguruko informazio zehatza eskainiko die bere bazkide zein jarraitzaileei data eta ordutegiaren inguruko behin betiko erabakia ezagutu arte.
