
Iraolaren eta Etxeberriaren iritziak Kopako zozketari buruz
Iraolaren eta Etxeberriaren iritziak Kopako zozketari buruz
Andoni Iraolak zera dio zozketari buruz: “Printzipioz zaila da Lehen Mailako edozein talde eta zozketatzen…
Andoni Iraolak zera dio zozketari buruz: “Printzipioz zaila da Lehen Mailako edozein talde eta zozketatzen zirenen artean zen zailenetakoa zen Mallorca. Bagenekien Bigarren B eta Hirugarren Mailakoak ez zirela guretzat eta Bigarren A mailako gutxi zegoela”.
Lehen partida Bilbon izango da eta horren inguruan Iraolak uste du gure buruari begiratzea izango dela funtsezkoena: “Lehen datorkiguna Nastic da eta gero Celta. Ostean Kopari begira egongo gara, eta etxean zein kanpoan jokatu joanekoa, gu nola zelairatzen garen izango da gakoa”.
Joseba Etxeberriarentzat ‘ez da etsai samurra izango Mallorca, baina egokitu zaiguna da. Dena den, joanekoa etxetik at jokatzea nahiago nuen, normala den heinean kanporaketak bigarren partidan erabakitzen dira eta’.
