Emakumezkoen futbolari bultzada
Athletic Club Fundazioak tinko jarraitzen du neskeen futbolaren garapen on bat lortzeko helburuarekin. Horretarako eta…
Athletic Club Fundazioak tinko jarraitzen du neskeen futbolaren garapen on bat lortzeko helburuarekin. Horretarako eta iaz egin zen moduan, Bizkaian federatuak dauden neska guztiak doain joan ahal dira Lezamara, emakumezkoean talderen partidak ikustera. Kluben eta ikastetxeen lanak errazteko karnet bat sortuko da, eta horrela neskak ez dira fitxarekin aurrera eta atzera egongo. Interesatuak dauden jokalari guztiak bere kluban edota ikastetxean eskatu behar dute informazioa, Athletic Club Fundazioak hor bidaliko du behar den informazio guztia eta.
Bestaldetik, Abenduan neskeen futbola duten klub eta ikastetxekin batzar bat antolatuko du, Neskeen Kirol Proiektu berria, neskeen harroin futbolaren garapenerako pentsatuta, azaltzeko. Gainera klubei eta ikastetxeei kirol materiala oparitzeko probetxatuko da aldia eta karnet berria ateratzeko informazio guztia emango diegu.

