Athletic Club

Urzaizen janzkera bere 400. partidan

Urzaizen janzkera bere 400. partidan

Garaikur eta Erakusketa Aretoan (San Mames futbol zelaia, atea 26) ikusgai dago gaurdanik Ismael Urzaiz…

Garaikur eta Erakusketa Aretoan (San Mames futbol zelaia, atea 26) ikusgai dago gaurdanik Ismael Urzaiz jokalariak Athletic Clubarekin erabili zuen janzkera bere 400. partidan, Palman hain zuzen ere joan den urtarrilaren 7an. Bi gol egin zituen nafar aurrelariak arestian aipatzen den partida horretan, bat eta hiruko emaitzarekin amaitu zena.

Urzaizen janzkerarekin batera Athletic Clubeko lehen janzkera ofiziala dago, elastikoa urdina eta zuria, espainiar Estatuko futbolean gordetzen den elastikorik zahareña eta bere garaian Juan Moser irlandarrak jantzi zuenja.

Tuterakoarentzat ‘harrotasun handia da’ 400 partidetaraino iristea, horri esker lekua beteko baitu Klubeko beste historikoen ondoan.

Urzaiz janzkera koantuan hartuta, hamar dira erakusten direnak Garaikur eta Erakusketa Aretoan. Bilduma honen bitartez bisitariak argi ikus dezake zenolako bilakaera izan duen taldeko janzkera hastapeneko garaietatik hona.