Athletic Club

Elkartea osatuko da futbol zelai berria kudeatzeko

Elkartea osatuko da futbol zelai berria kudeatzeko

Futbol zelai berria kudeatzeko eta finanziatzeko modeloari buruzko akordioa aurkeztu da gaur goizean. Horretarako elkarte…

Futbol zelai berria kudeatzeko eta finanziatzeko modeloari buruzko akordioa aurkeztu da gaur goizean. Horretarako elkarte bat osatuko da eta, momentuz behintzat, bizkaitar kutsu nabarmena duten hiru erakundek osatzen dute: Athletic Club, Bizkaiko Foru Aldundia eta Bilbao Bizkaia Kutxa.

Jose Luis Bilbaok, Bizkaiko ahaldun nagusia, zerau adierazi du Foru Jauregian egin den ekitaldian: zelai berria eraikitzeko beharra ikusi zenetik pauso batzuk eman direla, kokapena edota lan urbanistikoa bezala eta gaurkoan kudeaketa eta finantziazioarena aurkezten direla.

Halaber, San Mames berriaren inguruan bi erabiltzaile egongo direla azpimarratu du. Batetik Athletic Club eta bestetik EHU eta horren ondorioz inolako gainbaliorik ez dela sortuko, ezta inongo pilotadarik. Bide beretik Guggenheim egiteko erabili zen eredu bera segiko dela gaineratu du, hau da, diru-laguntzarik ez dela egongo, baizik eta elkarte-jabea egongo dela eta bertan emandakoaren arabera banatuko dela jabetza. Ostean elkarteak Athletic Clubarekin sinatuko du behar legezko agiriak futbol zelaia erabiltzeko. Elkarte-jabe hau prest egongo da bazkide berriak hartzeko, Eusko Jaurlaritza eta Udaletxea kasu.

Ana Urkijo, Athletic Clubeko presidenteak egun zirarragarria dela esan du, zirarragarria presidentea den heinean, baina are gehiago bazkide bezala, akordiorik onena lortu delako. Jarraian bera baino lehen egon diren presidente zein zuzendaritza batzei egindako ahalegin guztiak eskertu dizkie eta baita Bilboko alkatea eta Bilboko Udaletxeari egin den ahalegina zelai berria egongo den tokian egon zedila.
Amaitzeko, futbol zelai berriaren proiektua ez dela soilik Athletic Clubarentzat izango, baizik eta Bilbao eta Bizkaiarentzat esan du.

Bilbao Bizkaia Kutxaren izenean, Xabier de Iralak azpimarratu du eurentzat ohorea dela elkarte-jabe honen partaideak izatea eta BBK-k jakinduria eta finantzia baliabideak eskainiko dituela, eta baita ere egun dauden eredu guztien azterketa hobekien moldatzen dena aukeratzeko.