
Galtzerdi barriak estreinatu ditu Athletic Clubek
Galtzerdi barriak estreinatu ditu Athletic Clubek
Galtzerdi barriak estreinatu ditu Athletic Clubek Espanyolen aurkako lehian, Lezaman azken asteotan frogatu ondoren. Beren…
Galtzerdi barriak estreinatu ditu Athletic Clubek Espanyolen aurkako lehian, Lezaman azken asteotan frogatu ondoren. Beren ezaugarririk nagusiena da kolpeen moteltze maila handiagotu egiten dutela.
Indepun Elkarte Anonimoak sortu du. Empresa hori nazioarteko marka batzuen hornitzailea da eta futbolean aintzindaria den esperientzia honen inguruko azterketa egiteko Athletic Club aukeratu du gure erakundearen erreferentzialtasuna kontuan hartuta.
Betiko berna-babesa iristen ez den lekuetaraino heltzen dira galtzerdi berri hauek, geruza hirukoitza duen ehunaren bitartez, hau da hankaren atzealdean, orpazurdan, maleoloetan eta orkatilaren osotasunean, ostikakada, kolpe, takoz egindako sarrera eta oinkaden aurkako ezkutua izanik.
