Athletic Club

Jokalari ohien partida Galdakaon (0-3)

Jokalari ohien partida Galdakaon (0-3)

Athletic Clubeko Jokalari Ohien taldeak lagunartekoa jokatu du asteburu honetan Galdakaon, konkretuki larunbatean, 17:30etatik aurrera…

Athletic Clubeko Jokalari Ohien taldeak lagunartekoa jokatu du asteburu honetan Galdakaon, konkretuki larunbatean, 17:30etatik aurrera Santa Barbara futbol zelaian Galdakao taldearen jokalari ohien aurka. Partida jokatzeko arrazoia bikoitza izan da, alde batetik Miguel Gonzalez Guerediaga ‘Miguelon’ zenaren omenentzeko, eta, bestetik, CD Galdakao taldeak duela 50 urte San Mamesen espainiar afizionatuen txapelketa irabazi zuela ospatzeko. Egun horretan 4-1 irabazi zion Salamancari.

Athletic Cluben aldetik Imanol Etxeberria, Rafa Alkorta, Andoni Aiarza, Kike Ayucar, Edu Estibariz, Joseba Agirre, Julen Guerrero, Aitor Larrazabal, Estanis Argote, Vidal, Iñaki Garai, Carlos Rodriguez, Javi Luke, Iñigo Lizarralde, Ismael Urtubi, Sada, Placido Bilbao, Rafa Dehesa eta Dani egongo dira, Miguel Gutierrez eta Juanjo Campa sendatze lanerako egon direlarik.

Epailea Xabier Losantos Omar izan da.

Jokatu dute: Etxebarria, Lizarralde, Alkorta, Aiarza, Larrazabal, Carlos, Luis Fernando, Ayucar, Joseba Agirre, Urtubi, Luke eta Argote. Baita ere aritu dira: Vidal, Garay eta Sada.

Karmelo Etxeita zuzendaritza batzako kideak omenduaren alargunari oroigarria eman dio.

Luke, Garay eta Alkorta izan dira golegileak.