Athletic Club

Athletic Cluben agiria

Athletic Cluben agiria

Salaketa zabaltzeko eskaera egin du Jose Maria Nuñez jaunak, Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidentearen…

Salaketa zabaltzeko eskaera egin du Jose Maria Nuñez jaunak, Fernando Garcia Macua Athletic Clubeko presidentearen aurka zuzenduta, arduradun solidariotzat joz enplegatuak eskatu dituen diru-kopuruak ordaintzeko unean. Aurrekoan esan bezala, langileak Kluberi egozten dio bere betebeharrak ez betetzea enpresa moduan eta kalte-ordainketa eskatzen du beraren duintasunean sortu ei dituen kalteak direla-eta, baita fisiko zein moralengatik ere.

Bihar hamabietarako prest zegoen epaiketa bertan behera geratu da, data berria zehazteke izanik, auzi-jartzaileak aurreko salaketa bien eta zabalkuntza bateratzea eskatu du-eta.

Orotara, Nuñez jaunak eskatzen duen diru-kopurua 1.151.518,16 eurokoa da. Zuzendaritza Batzak ez du legitimotzat hartzen diru-kopuru horiek blindatze moduan ordaintzeko Langileen Estatutuan jasotzen den kopurua gainditzen duelako.

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak berresten du bere erabakia eta hurrengo urriaren 25eko Batzar Nagusiaren eskutan utziko du Nuñez jaunak ezarri dituen salaketen inguruko jarrera, hau da, amore ematea eta blindatze kopurua ordaintzea ala aurka jotzea, gure jarrera defendatzea eta epaitegia izan dadila azken hitzan izango duena.