Peñen Elkargoaren prentsa oharra
Kiroletako Estatu Idazkaria eta Kirol Kontseilu Gorenaren lehendakaria den Jaime Lissavetzky-k egindako azken adierazpenek, Carlos…
Kiroletako Estatu Idazkaria eta Kirol Kontseilu Gorenaren lehendakaria den Jaime Lissavetzky-k egindako azken adierazpenek, Carlos Gurpegi jokalariari zigorra murrizteko ahalbidea ukatzen dutenez, Athletic Club-eko Lagunarteko Elkarteak gure gaitzespen bortitzena adierazi nahiko genuke, prozesu hontan Kirol Kontzseilu Gorenak izandako jarrera kaltegarriagatik
Carlos Gurpegi errudun eta bekatari bezala aurkeztu nahi dute CSD-ko zuzendariek dopingaren aurka hasitako gurutzadan. Jokalariarenganako euren jarrera gogor eta zorrotzak, bihozberatasun bihurtu dira guztiok dakizkigun bestelako kasu batzuetan. Guzti hori, kasu honen hasieran izandako irregulartasun nabariak, eta bere defentsan aurkeztutako froga sendoak kontuan hartuz.
Azkenik, orain arte egin dugun bezala, uste osoa daukagu Carlos Gurpegiren errugabetasunean, horixe bera adierazi bait zuten Extremadurako Unibertsitateko Maynar doktoreak jokalariari egindako azterketa medikuak eta baita Estrasburgoko Medikuntza Legaleko Pasteur Institutoak egindako ile azterketak.
¡Carlos, zurekin gaude! ¡Gurpegi, justizia!
Sinadura:
Athletic Club-eko Lagunarteko Elkartea
Mungiako Gurpegi Uriagereka Lagunartekoa
Andosillako Carlos Gurpegi Lagunartekoa

