Armandorekiko elkartasuna
Athletic Clubek bere izenean eta Armando Ribeiro de Aguiar bere jokalariaren izenean eskertu dura ditu…
Athletic Clubek bere izenean eta Armando Ribeiro de Aguiar bere jokalariaren izenean eskertu dura ditu jaso dituen elkartasun mezuak Armandok Real Betis-Athletic Club partidan jaso zuen erasoaren ostean. Arestian aipaturiko elkartasun mezuak futboleko instituzioetatik heldu dira, esaterako Futboleko Liga Profesionalak bidali duena, eta baita ere hainbat klub eta kirol elkarte anonimoetatik. Halaber Real Betiseko hainbat zale zein abonatuk ere mezuak bidali dituzte.
Era berean, Athletic Clubek bere kezka eta elkartasuna adierazi gura du hemengo hedabideen berriemale berezekin euren lanean horko zale batzuren eskutik jaso zuten tratua dela eta, bai partidan eta baita partida amaitu ostean ere. Ondorio gisa, polizi ibilgailuetan babesturik abandonatu behar izan zuten futbol zelaia.
Athletic Cluben ustez, ezin da inolaz ere onartu profesionalek horrelako baldintzetan lan egitea.

