Athletic Club

Ezohiko Batzar Nagusia

Ezohiko Batzar Nagusia

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 20, 23 eta 54/2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide…

Athletic Clubeko Zuzendaritza Batzak Gizarte-estatutuetako 20, 23 eta 54/2 artikuluetan jasotzen denez, Athletic Clubeko bazkide konpromisarioei dei egiten die Ezohiko Batzar Nagusira. Batzarra Bilbon egingo da, Euskalduna Jauregiko Auditoriumean, 2008ko abenduaren 16an, 19:15ean lehenengo deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian, ondoko gai zerrendaren arabera.

GAI ZERRENDA

1. 2008/2009 Ekitaldi Ekonomikorako prestatu den Aurrekontuaren onarpena, horrela erabakitzen bada, kuoten egokitzapena barne.
2. Hala erabakiz gero, Estatutuak Eraldatzeko akordioa hartu.
3. Hala erabakiz gero, Estatutuak Eraldatzeko Proiektuaren ardura izango duen Batzorde Erredaktorearen bi kideren izendapena Batzar Nagusiaren aldetik.
4. Eskari-galderak.

Halaber, ondoko alderdien berri ematen diegu bazkideei:

Lehenengo: Athletic Clubaren indarreko Gizarte-estatutuen 27. artikuluak arautzen duenaren arabera, Batzarra baliozkotasunez eratuko da, lehen deialdian, batzarreko kide guztien erdia gutxienez agertzen bada. Bigarren deialdian, nahikoa izango da batzarreko kide guztien ehuneko hamar agertzea.

Bigarrena: Athletic Clubaren indarreko Gizarte-estatutuen 31. artikuluak arautzen duenaren arabera, Batzar honetako agiri guztiak bazkideen eskura daude Athletic Cluben egoitzan.

Hirugarrena: Bazkide konpromisario askoren eskariei jaramon eginez, eta aurrekoetan egin den bezala, Zuzendaritza Batza honek deliberatu du hautestontziak irekiko direla Batzarra baliozkotasunez eratzen denean eta, bestalde, partehartze guztien amaieratik tarte nahikoa utziko dela hautestontziak itxi baino lehen.

Laugarrena: HIRUGARREN puntuan, zehazki bozketa egiteko erari dagokionez, Batzak azaroaren 20an azaldu zuen prozeduraren arabera hautagaien zerrendan dauden bi izen, gehienez, markatuko dira. Soilik gai zerrendaren BIGARREN puntuari dagokion akordioa behin hartuz gero bozen zenbaketa gauzatuko da.

Bilbon, 2008ko azaroaren 28an

Presidentea: Fernando Garcia Macua Jn.
Idazkaria: Monica Durango And.