Athletic Club

Club Athletic-aren hilabeteko lehiaketa

Club Athletic-aren hilabeteko lehiaketa

Club Athletic-etik, hilero historia zurigorriari buruzko galdera bat egingo dizuegu. Erantzuna baldin badakizu, irailaren 23a…

Club Athletic-etik, hilero historia zurigorriari buruzko galdera bat egingo dizuegu. Erantzuna baldin badakizu, irailaren 23a baino lehenago e-posta bat bidali behar duzu [email protected] helbidera, erantzuna eta zure Club Athletic Txartelaren zenbakia jartzen (ez du balio gogaide on-lineentzat, zure Txartelarekin egiteko hurrengo link-a bisitatu). Asmatzen baduzu, San Mamesen jokatuko den Athletic Club eta Sevillaren arteko partidarentzako bi sarreren zozketan sartuko zara, baita Athletic Clubaren kamiseta eta baloi bat zozketatuko dira, zuk nahi duzun jokalariaren sinadurarekin.

Hona hemen hilabetearen galdera!!

Hurrengo argazkia, San Mamesen jokatutako partida bati dagokio, Athletic Clubek Real Betisi 8 eta 0 irabazi zion egunekoa hain zuzen ere. Partida horretan, jokalari bat besteen gainetik nabarmendu zen gol asko sartu eta gero, hauei esker Ligako Pitxitxia irabazi zuen. Argazkian baloi bat buruz jotzeko zorian dago. Nor da jokalari hau eta zenbat gola egin zuen partida horretan?