Espedizioa Funchalen dago
Athletic Clubeko espedizioa Funchalen dago jada. Zurigorriek, Fernando Garcia Macua presidentea buru zela, hegazkinez hiru…
Athletic Clubeko espedizioa Funchalen dago jada. Zurigorriek, Fernando Garcia Macua presidentea buru zela, hegazkinez hiru orduko bidaia egin dute eta bertako 12:15ean lurra hartu dute Madeirako aireportuan. Ostean Melia Madeira Mare hotelera abiatu dira eta 14:00etan bazkalduko dute. Zurigorriekin batera ehun eta berrogeita hamar zale etorri dira eta baita kazetari asko ere. Tenperatura hogei gradukoa da eta heltzean euria ari zuen.

