Athletic Club

AJE Eskalzaren omenaldian

AJE Eskalzaren omenaldian

Omenaldi hunkigarria Arrankudiagan Javier Escalza zenari, Athletic Clubeko jokalari eta enplegatu ohia, hemendik aurrera bere…

Omenaldi hunkigarria Arrankudiagan Javier Escalza zenari, Athletic Clubeko jokalari eta enplegatu ohia, hemendik aurrera bere izena eramango duen futbol zelaiaren inaugurazio ekitaldian.
Atarikoetan plaka bat desestali zen alarguna eta seme-alabak bertan zeudela. Jende asko, nahiz eta eguraldia kaxkarra izan, eta aurpegi ezagun uhgari: Javier Irureta, Manu Delgado, Jose Angel Iribar, Daniel Ruiz Bazan, Koldo Agirre, Juan Mari Zorriketa eta Miguel Gutierrez, besteak beste, Athletic Clubeko batzakideetaz gain. Jon, Javier Escalzaren semeak aldi bana jokatu zuen talde bakoitzarekin eta Iñaki Garaik, Athletic Clubaren izenean, alargunari oroigarria eman zion.

Placido Bilbao entrenatzaileak honako jokalari hauek deitu ditu Arrankudiagan jokatu den partidarako: Eleder Acedo, Joseba Agirre, Kike Aiukar, Oskar Alkorta, Gorka Bidaurrazaga, Edu Estibariz, Imanol Etxeberria, Iñaki Garai, Iñigo Lizarralde, Raul Loroño, Jon Perez “Bolo”, Carlos Rodriguez, Roberto Rodriguez, Fede Sada, Goio Soria, Roberto Urizar, Oskar Vales, Mikel Agirregomezkorta, Andoni Lakabeg, Luis Fernando, Juan Carlos Vidal, Aitor Larrazabal, Rafa Alkorta eta Jon Escalza (Javier Escalzaren semea). Haiekin batera, eta entrenatzaileaz gain, Rafa Dehesa, Juanjo Campa, Miguel Gutierrez, Fernando Elguea eta Joxe Anjel Iribar AJEren presidentea present egon dira.

Athletic Clubek 1-8 irabazi du (Estibariz, Bidaurrazaga 2, Bolo 2, Mikel, Oskar Alkorta, Raúl Loroño)