Athletic Club

Azken lan saioa Vienan

Azken lan saioa Vienan

Athletic Clubeko lehen taldeak azken lan saioa egin du Vienan abenduaren 2an, asteazkenean, Franz-Horr Stadion-en…

Athletic Clubeko lehen taldeak azken lan saioa egin du Vienan abenduaren 2an, asteazkenean, Franz-Horr Stadion-en hain zuzen ere, 19:00etatik aurrera. Zurigorriek beroketa ariketak egin dituzte, gero errondo batzuk eta azkenik, jada ateak itxita, kazetari eta zalerik gabe, partidotxo bat baina ez zelai osoan, ezinezkoa baitzen area bateko atea erabiltzea, dirudienez txarto baitzegoen eta zaindu beharra zeukaten. Halaz ere, Vienan beti zeozer gertatzen denez gero, hasieran etxekoek Athletic Clubek aterik gabeko lan saioa egitea nahi zuten. Behin UEFAko delegatuarekin hitz egin ondoren, ate bat erabiltzea posiblea izan da.

Entrenamenduaren ostean Joaquin Caparros entrenatzaileak eta Joseba Etxeberria kapitainak prentsaurreko bana eskaini dute. Hotza gero eta handiagoa da Vienan, lan saioa egitean lau graduko hozberoa zegoen eta.