
UEFA Europa League: Zozketari buruzko iritziak
UEFA Europa League: Zozketari buruzko iritziak
Jarraian doakizue UEL-ko final hamaseirenetarako egin zen zozketari buruzko erreakzioak, idatziz eta soinuz. Fernando Garcia…
Jarraian doakizue UEL-ko final hamaseirenetarako egin zen zozketari buruzko erreakzioak, idatziz eta soinuz.
Fernando Garcia Macua: “Arerio zaila da, zalantzarik gabe, Belgikan lidergoan dagoena, abantaila handiz, eta iazko denboraldian bigarren amaitu zuena. Gainera Multzo Fase eder bat burutu berri du. Aukerak edukiko ditugu eta gogo handiz ekingo diogu kanporaketari. Dena den, otsailean izango da eta etorkizun hurbilean Osasuna gainditzen saiatuko gara San Mameseko urteko azken partidan, hau da, 26 puntuetara heldu eta urtarrilan lehen itzuli on bat amaitu”.
Joaquin Caparros: “Egia esateko nire oraingo kezkarik nagusiena da Osasuna gainditzea, europar lehia oraindik urrun dago eta. Nire ustez kanporaketa irekia izango da, europar ospea duen talde baten aurka eta gainera Belgikako lidergoan dabilela. Norgehiagoka biei ilusio handiz ekingo diegu eta, jakina, aurrera segitzeko gogo askorekin. Behin pasatuz gero, Hamburgo edo PSV berdin zait”.
Fran Yeste: “Edozein arerio zaila zen oso, behin Multzo Fasea gaindituz gero guzti guztiak kalitate handiko taldeak direlako. Bidaia ez da batere deserosoa eta ziur nago zale asko guri sostengua emateko prest egongo dirala, baina ez San Mamesen soilik, baizik eta hor ere. Denboraldiaurreko berdinketa baino emaitza hobeagoa eskuratzea espero dut”.
Carlos Gurpegi: “Europako historikoa da. Zaila izango dela jakin badakigu, baina zozketan zegoena kontuan hartuta, ezin protestarik egin. Etorkizunari begira, Osasuna nola gainditzeaz pentsatzea nahiago dut eta ez Hamburgo edo PSVri buruz jardun”.
