Athletic Club

Europarako kamisetaren aurkezpena

Europarako kamisetaren aurkezpena

Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidenteak, Patxi Lopez, lehendakariak eta Josu Jon Imaz Petronorreko presidenteak…

Fernando Garcia Macua, Athletic Clubeko presidenteak, Patxi Lopez, lehendakariak eta Josu Jon Imaz Petronorreko presidenteak Athletic Clubaren kamiseta berria, “Euskadi” marka daramana, aurkeztu dute gaur goizean, Lehendakaritzan.

Eusko Jaurlaritzak 120.000 euro emango dizkio Athletici kamisetetan “Euskadi” marka jartzearren. Marka hori Jaurlaritzak turismoa sustatzeko oraintsu martxan jarri duen kanpainaren barruan dago. Akordio hau sinatu ahal izan dute Petronorrek bere publizitate-espazioa inolako ordainik gabe eta Athletic Cluberi ordaintzen dion kopuruan deskonturik egin gabe uztea onartu duelako.

Otsailaren 18an eta 25ean Belgikako Anderlecht taldearen aurka jokatuko duten kanporaketan eta zuzendaritza batzak atzerriko aurkari baten kontra antolatuko duen partidan jantziko dute jokalariek kamiseta hori. Halaber, hitzarmenaren arabera, kanporaketa horretatik aurrera jokatzen duten kanporaketa bakoitzeko 30.000 euroko prima adostu dute. Horrela, taldea Hanburgoko finalera iristen bada, 240.000 euroraino jaso ahal izango ditu.