
Etxerik gabekoentzako kale-futboleko txapelketa
Etxerik gabekoentzako kale-futboleko txapelketa
Aurkezpena eta mahai-ingurua.Etxerik gabeko pertsonentzako kale-futboleko Estatuko II. Txapelketa aurkeztuko da Ibaiganeko prentsa aretoan, asteartean,…
Aurkezpena eta mahai-ingurua.
Etxerik gabeko pertsonentzako kale-futboleko Estatuko II. Txapelketa aurkeztuko da Ibaiganeko prentsa aretoan, asteartean, ekainak 8, 11:30ean. Txapelketa hau Athletic Clubeko Lezamako kirol instalazioetan jokatuko da datorren larunbatean, hilak 12, Rais Euskadi GKE-ren eskutk.
Aurkezpenean, Carlos del Campo zuzendaritza batzakidea eta Mikel Barturen Rais Euskadi GKE-ren zuzendaria egongo dira.
Gainera, egun berean, hau da asteartean, 19:00etan, mahai-ingurua burutuko da Ibaiganen ‘Kirola, gizarte-bazterketaren arrisku taldeetan sozializazio tresnatzat’ izenburupean. Hizlariak honako hauek izango dira: Juan Maria Aburto (Gizarte Ekintza arloko diputatua), Ricardo Barkala (Bilboko Udalaren Gizarte Ekintza arloko zinegotzi delegatua) eta Mikel Barturen (Rais Euskadi GKE-ren zuzendaria).
