Athletic Club, Catanian
Athletic Clubeko espedizioa Sizilian dago, igande honetan, abuztuak 22, denboraldiaurreko azken lagunartekoa Cataniaren aurka jokatzeko…
Athletic Clubeko espedizioa Sizilian dago, igande honetan, abuztuak 22, denboraldiaurreko azken lagunartekoa Cataniaren aurka jokatzeko (Angelo Massimino, 20:30etan -ETB-k emango du aurrez grabaturik 22:00etan-).
Lantaldea Bilboko aireportutik abiatu da 10:30ak inguru, Fernando Garcia Macua presidentea eta Jesus Arancibia batzordekideak eta Joxe Anjel Iribar buru direla, eta aireportu italiarrera heldu da bi ordu eta erdiko hegaldia egin ondoren. Handik, Gran Hotel Villa Itria hoteleraino autobusez lekualdatu da 13:45etan helduz, eta zenbait zale zurigorrik ongietorria eman dio.
Bazkaria 14:00etan aurreikusi da. Zerua oskarbi dago Catanian eta tenperatura 32 gradu ingurukoa da.

