
Kopako tituluaren oroipena Jolaseta zelaian
Kopako tituluaren oroipena Jolaseta zelaian
Athletic Cluben eta Real Club Jolasetaren Zuzendaritza Batzordeek bilera egin dute gaur Ibaiganen, 1911ko apirilaren…
Athletic Cluben eta Real Club Jolasetaren Zuzendaritza Batzordeek bilera egin dute gaur Ibaiganen, 1911ko apirilaren 15ean, antzinako Jolaseta zelaian, Athletic Clubek lortu zuen Kopako tituluaren mendeurrena dela eta, datozen asteotan ospatuko diren oroitapenezko ekitaldien antolakuntza batzordea osatzeko asmoz. Final hartan, zurigorriek Espanyol taldea mendean hartu zuten (3-1).
Athletic Clubek Neguriko Jolasetan (Getxo) jokatu zituen etxeko partidak, 1913ko abuztuan San Mames inauguratu zuten arte. Lehen partida, Negurin, 1911ko apirilaren 2an izan zen, Athleticen eta bere menpe zegoen Bilbaoren artean, eta astebete geroago, lehen partida ofíziala antolatu zen, Kopako txapelketari dagokiona, talde zurigorriaren eta Vigoko Fortunaren artekoa, alegia. Guztira, 4 partida ofizial eta lagunarteko beste 44 partida jokatu ziren Jolasetan.
